Bisitarientzako arreta

KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Museorako bi sarbideetako informazio-erakusmahaietan –baita esteka honetan ere, jaitsi nahi izanez gero– kexa, iradokizun eta zorion-mezuei buruzko formularioa dago erabilgarri.

ARROPAZAINDEGIA ETA KONTSIGNAK
Sabatini eraikina
Zenbait tamainatako kontsignak daude:
43 x 42 x 31 cm, 88 x 42 x 31 cm eta 88 x 42 x 64 cm.
Nouvel eraikina
Kutxatilen tamaina: 29 x 34,5 x 42 cm
Ezin da sartu 30x30 cm neurritik gorako motxila, poltsa eta maletarik erakusketa aretoetara.
Kontsignen tamainak mugatuta daude. Ezin da edukiera baino handiagoko objekturik gorde bertan

JAIOBERRIAK
Jaioberriak eramateko motxilak uzten dira maileguz; bisitariek bi arropazaindegietan dituzte eskuragarri.
Jaioberriei oihalak aldatzeko lekuak daude leku hauetako komunetan: Sabatini eraikina, 2. eta 4. solairuan; eta Nouvel eraikinean, E0 solairuartean eta kafetegi-jatetxean.

WIFI GUNEA
Nouvel eraikineko kafetegian eta liburutegian Ikusi planoa.
OSASUN LAGUNTZA
Museoak osasun-laguntzako zerbitzua du, erabilgarri larrialdia gertatuz gero. Sabatini eraikineko klaustroan dago.

BIZIKLETEN APARKALEKUA
Bizikletak uzteko hiru leku publiko daude museoaren kanpoaldean. Bat Nouvel eraikineko sarbidean eta beste bi Sabatini eraikineko sarbidean.
Bisitan zehar
Prestatu zure bisita