Bisita baino lehen

  • Bisita egin baino lehen, komeni da ordutegiak eta tarifak atala ikustea; izan ere, zenbait sarrera mota eta irekiera-ordutegi daude, batzuk egoitza nagusiarenak (Sabatini eta Nouvel eraikinak), beste batzuk Retiroko parkeko egoitzarenak (Velázquez eta Cristal jauregiak).
  • Erakusketa-aretoetan 21ºC-ko tenperatura egoten da beti, aldaketarik gabe. Egun beroetan, gomendatzen da babesteko jantzirik eramatea.
  • Garrantzitsua da haurrak ondoan izaten ahalegintzea helduak, aretoetako artelanak uki ez ditzaten.
  • Galarazita dago animaliarik sartzea museoko egoitzetan. Soil-soilik itsu-txakurrak edo laguntzako txakurrak sartzea baimentzen da, baldin eta halakoak direla ziurtatzen duen dokumentazioa erakusten bada.
  • Museorako sarrera aldez aurretik eros daiteke sarrerak erosteko eta erreserbatzeko onlineko sistemaren bitartez; horretan, banakako edo talde baterako sarrerak erosi eta erreserba daitezke.
  • Nola iritsi atalak lagunduko dizu kokalekuak eta haietara iristeko sarbideak ikusten,  baita egoitzen arteko ibilbideak ere.
  • Webgunean informazio zehatza dago, bai bildumari buruzkoa, bai iraganeko, orainaldiko eta geroko erakusketei buruzkoa. Era berean, eduki guztiak elkarri lotuta daude, eta erakusketen fitxa zehatz-zehatzak ere badaude, baita artisten eta haien gaineko zerrenda bibliografikoen informazioa ere.
  • Multimedia atalean, bideoak, audioak eta irrati-kapsulak daude, betiere museoaren programazioari lotutakoak: bilduma, aldi baterako erakusketak eta jarduerak.